
CARITAS GIPUZKOAn ez gara pertsonen sufrimendutik at bizi, edozein lekutan daudela ere, edonongoak direla ere, edozein sufrimentu pairatzen dutela ere.
Caritas Gipuzkoa Kenyan, El Salvadorren eta Guatemalan babesten ari den hiru elkartasun adibide aurkezten dizkizuegu. Laguntza jasotzen duten pertsonen bizitza hobetzen laguntzen duten proiektuak. Azkenaldian egiten ari garen benetako elkartasunaren eredu dira.