fbpx EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN NAZIOARTEKO EGUNA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN NAZIOARTEKO EGUNA
EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Emakumearen aurkako indarkeriaren nazioarteko eguna

Oraindik ere emakume asko dira indarkeriaren biktima, emakume izateagatik bakarrik. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren arabera, urte honetan 44 hildako eragin ditu indarkeria matxistak (2017ko azaroaren 10eko datua), 2016. urte osoan bezainbeste.

Datu horretan bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria bakarrik sartzen da, baina zifra areagotu egiten da beste era bateko biktimak ere zenbatzen baditugu, hala nola beren amekin batera eraildako seme-alabak. Horiek kontuan hartuta, indarkeria matxistaren ondorioz hildako pertsonen zifra 89 biktimakoa da.

89 emakume horiek eta beste biktima batzuk gizonezkoek hil dituzte; gehienak beren bikotekide edo bikotekide ohiek, baina horietako 8 beren aitek hildakoak izan dira, seme-alabak babestu beharrean tratu txarrak eraginez.

Estatistikak ez dira hobetu: batetik, gazteen arteko bikote-harremanetan gero eta agerikoagoak dira gizarte-gatazka honen arrastoak, eta, bestetik, are larriagoa dena, indarkeria-testuinguru honetan inoiz baino seme-alaba gehiago hil dira aurten.

Gizarteko gaitz horrek alarma sortzen du, bereziki indarkeria muturrekoa denean eta heriotza dakarrenenean. Mobilizatu egin behar dugu, herritar eta gizarte-erakunde gisa, emakumeak eta haien ingurukoak hobeto babestuko dituen eta erraztasunak emango dizkien lege- eta gizarte-esparru bat exijitzeko. Eskatu behar dugu, halaber, inbertsio handiagoa egin dadila arlo honetako prebentzioan, sentsibilizazioan eta hezkuntzan, emakumeen eskubideak urratuko ez dituen gizarte bat eraiki ahal izateko.

CARITAS GIPUZKOAtik, bat egiten dugu egun honekin, indarkeriaren aurka lan egiten dugu, eta gure koloredun eskuak luzatzen ditugu, indarkeria geldiarazi eta bizitzari eusteko.

Aterpetik, Miriametik, Gizaide Fundaziotik, Trintxerretik, Sorabillatik eta Iromitik, biolentziari EZ esaten diogu.

https://youtu.be/QcsIrvLLLVI

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.