fbpx EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA
EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Emakumearen nazioarteko eguna

CARITAS GIPUZKOAk bat egin nahi du emakumeek aurtengo martxoaren 8an eginiko aldarrikapenekin, gure erakundeko emakumeon aurpegiak eta begiradak ere ikusgarri egiteko.

Emakume askok osatzen dugu Caritas; besteak beste, parte hartzaileak, boluntarioak, langileak eta lankideak, eta ondo dakigu emakume izateak zer ondorio dakartzan geuregan, baina, bereziki, zer zailtasun dakarzkien laguntzen ditugun emakume ahulenei.

Egoera ahulean diren emakume asko artatzen ditugu, askok eta askok ematen digute beren zailtasunen berri, eta askori laguntzen diegu beren bizitzako ibilbide zauritu eta apurtuetan.

Eta partekaturiko elkarrizketa eta topaketa ahalduntzaile horietan, zeinetan beste emakume batzuk laguntzaile lagundu garen, emakume indartsu eta ausartak ezagutzen ditugu, atsekabeak atsekabe, aurrera jarraitzen dutenak, eta beren buruetan eta etorkizunean itxaropena dutenak.

Emakume horiengatik, guregatik, etorkizuneko emakume guztiengatik… Gizarte sistemaren aldaketa bat eskatzen dugu, zaintza, bizitzaren jasangarritasuna, pertsonen duintasuna eta guztion ongia baloratuko duena.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.