
“Mundua urrun dago emakumeek gizonen duintasun eta eskubide berberak dituztela argi adieraztetik”.
Emakumeen aurkako indarkeriak errotik desagertu behar duela gogorarazi nahi dugu egun honetan, haien bizitzari eta giza eskubideei eraso egiten dielako. CARITAS GIPUZKOAk nabarmendu nahi du ehunka emakumerekin egiten duen harrera eta akonpainamendu lana, bai parroki sarean, eta baita Miriam, Emeki edo Bidelagun bezelako programetan.
Pobrezia eta bazterketa egoera desberdinak pairatzen dituzten emakumeak: besteak beste “enpleguan eta prestazioetan ematen den aldea, pobrezia pairatzeko arrisku handiagoa, etxebizitza eskuratzeko aukera eskasagoa, osasun-egoeran dauden desberdintasunak, eta gizarte-isolamenduko egoerekiko esposizio handiagoa”.
Desberdintasun sozial handiko errealitate honi, emakumeen aurkako indarkeriaren gaitza gehitu behar zaio; gaitz ikusezina, ezkutukoa; ehunka emakumek, bizilagunek, lagunek, lankideek... pairatzen dutena.
Begirada xamurra eta babesa behar dute tratu txar fisiko, psikologiko, sexual eta emozionalen egoeretatik ateratzeko... Zentzu horretan, Emakunderen kanpainarekin bat egiten dugu: “Adi dagoen gizarte batek bakarrik atzeman dezake indarkeriarik ezkutuena. Eta zuk, ikusten al duzu?”.