fbpx EMAKUMEOK MUGIMENDUAN | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
EMAKUMEOK MUGIMENDUAN
EMAKUMEOK MUGIMENDUAN
MUJERES ACTIVAS

Gipuzkoako Foru Aldundiak “Emakumeok mugimenduan” ekimena jarri du abian, emakumeen jarduera fisikoaren garapena ikusaraztea eta sustapena helburu duelarik.
 
Ikerketa batzuen arabera, Gipuzkoako hiru emakumetik bat ez da aktiboa, astean 120 minutu baino gutxiago egiten baitute kirola; 30 eta 49 urte bitartean dituzte, eta horietako asko ama dira.
 
Iragan martxoaren 25ean jardunaldi bat gauzatu zen, Gipuzkoako hainbat udalerritan emakumeen artean jarduera sustatzeko.
 
Jarduera hauek emakumeei zuzendutako hainbat ekintza gauzatzera gonbidatzen dute, hala nola beren buruarekin erosoago eta hobeto senti daitezen lortzeko. Adibidez:
 
Elkar ezagutzeko lagunarteko partidak.
Mendi-buelta bat, edota ibilaldi bat harremanak sendotzeko.
 
Emakumeok mugimenduan” ekimenak Gipuzkoako emakumeen jabekuntza sustatu nahi du ariketa fisikoaren bidez. Helburua, emakumeek mugimenduarekin bat egitea da.
 
CARITAS GIPUZKOAren Miriam proiektuak ere bat egin zuen ekimenarekin. Emakumeari arreta integrala emateko programa da Miriam, eta gizarte-egoera ahulean dauden emakumeak hartu eta artatzen ditu. Emakumearen sustapen integrala du xede, bere gaitasunak eta ahalmenak garatuz.
 
Miriameko emakumeek ekitaldian parte hartu zuten. Horretarako, Haizearen Orrazian amaitu zen ibilaldi eroso bat antolatu zen Donostiako Kontxako badian barrena.

Indartzeko,  lagunartean, hamaiketako txiki batez  (fruitu lehorrak, txokolatea eta tortilla) gozatu ondoren, parte hartzaileek, boluntario eta proiektuko langileek osatutako hamaika emakumeko taldeak burutu zuen ibilbidea, giro ederrean eta eguraldi bikaina lagun.

 

MANIFESTUA - MANIFIESTO

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.