
Jose Maria Arizmendiarrietaren filosofia ardatz harturik, datorren asteartean, apirilak 26, enpresa eta, egun, bizi garen gizartea aztertuko dituen jardunaldi interesgarria ospatuko da Donostian.
Gauza asko esan dira “kooperatibismoaren aitaz”.
“Arizmendiarrietaren lanaren berezitasuna da, gai dela gizarte-lan kooperatibo bat sortzeko, enpresa-lana, komunitate bateko alderdi guzti-guztiak kontutan hartuz. Eta, gainera, mugaz-gain egiten du, nazioarteko lana bihurtuz” (Fernando Molina).
Jardunaldian, hitzaldi zein mahai inguru bat ospatuko dira, biak ala biak, enpresan eta gizartean solidaritatea nola sustatu, izango dute hizpide.
Behean, jardunaldiaren egitaraua topatuko duzu. Gonbidatua zaude.
Data: Apirilak 26
Ordua: 19:00
Lekua : Arrupe aretoa, Handia 3,
Donostia
Antolatzaileak: Arizmendiarrieta Kristau Fundazioa - Caritas Gipuzkoa