
2021eko maiatzaren 18an, Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren egoitzan egin zen lehen gosaria enpresekin. Caritasen eta Ganberaren arteko lankidetzaren ondorioz antolatutako ekitaldiaren helburua izan zen enpresa-munduarekin harreman zuzena izatea, Caritasetik egiten den lana ezagutaraztea eta lan-sinergiak bilatzea. Era berean, enpresek beren eguneroko jardueran dituzten errealitatea eta beharrak bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan zen.
Caritasen idazkari nagusiak, Jose Emilio Lafuentek eta Kontxi Elexpek eradundearen administrariak hartu zuten hitza. Enpresa hauek hartu zuten parte: Landabe ingeniería, Maria Cristina hotela, Indi & Cold, Sartu, Mondragón Unibersitatea eta Sarea fundazioa.
Ekitaldiaren amaieran, solasaldi lasaia egin zen, eta etorkizunean lankidetzak sortzen hasi ziren.
Mila esker guztioi.