CARITAS GIPUZKOAn gure erakunde osora zabaldu nahi genukeen ekimen berri bat martxan jarri dugu: Entzute Sarea.
Sare hau, CARITAS GIPUZKOAko Miriam-eko boluntarioekin (emakumeari arreta integraleko programa) jarri dugu abian, programa honetako emakumeei entzuteko eta laguntza emozionala emateko gune bat eskaintzeko helburuarenkin.
Zerbitzu hau beste programa batzuetan zabaltzea gustatuko litzaiguke, eta, batez ere, parrokia-sarean, non laguntza emozionala eman baitiezaiekegu gure auzoetan behar duten pertsona askori.
Prozesua, prestaketa baten bidez jarri genuen martxan, non entzuteak eta laguntza emozionalak bete behar duten lekua zehaztu genituelarik. Ikaskuntza prozesu horretatik abiatuta, boluntario bakoitza, bost emakumerekin hasi zen lanean.
Entzute honen gakoak, HIRU dira.
- Pertsonari eutsi, hau da, entzun eta erantzun, sintoniaz eta presentziaz.
- Helarazten dizkigun emozioak erlazionalki baliozkotzea: ekartzen duenari, sentitzen duenari... balioa ematea.
- Bere indarguneak eta gizarte-laguntzak, indartzea: bere prozesua bideratzea, eta kalteberatasun egoerak ikusten badira, deribatu.
Sarearen helburua , entzute gune bat eskaintzea emozioei laguntzeko, eta emakumeek arintze, onartze eta harreman-gune bat izan dezatela da. Eta prozedura oso a galdera batekin hasten da martxan “Nola zaude?”