
Pobreziak aurpegi ugari ditu, eta pertsona asko ari dira gizarte bazterkeria sufritzen.
Ez ezazu beste alde batera begiratu.
Geratu, begiratu zure inguruari eta egizu zerbait.
Hori dela eta, CARITAS GIPUZKOAk, “aParkatu zure axolagabetasuna. Begirada bat gizarte bazterkeriari” erakusketa jarri du martxan Donostiako Deustoko unibertsitateko ikastegiko lurrazpiko aparkalekuan.
“Non?”, galdetuko duzu. Bai, bai, Deustoko unibertsitateko ikastegiko lurrazpiko aparkalekuan (lehen solairua)!
Gizarte bazterkeriari CARITAS GIPUZKOAk ematen dion erantzuna erakusten duen erakusketa maiatzaren 19ra arte egongo da ikusgai.
- Tokia:
Universidad de Deusto-Deustuko Unibertsitatea, Mundaitz kalea, 50
20012 DONOSTIA
Espainia - Hasiera data: 19-04-2021
- Amaiera data: 19-05-2021