
Garizuma honetan, Caritas Gipuzkoak hausnarketa eta keinu txiki bat proposatzen dizkizue Ebanjelioaren argitan.
Erramu igandea:
Apaltasunez zerbitzatu.
"...astoa bere kapekin estali zuten eta Jesus igo egin zen (...). Aurrean eta atzean zihoazenek oihu egiten zuten:
-Hosana! Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!”.
Mc 11, 7-10
Jesus apaltasunez sartu zen Jerusalemen eta pozik hartu zuten. Baina bere bidea ez da herriak egindako harrerarekin bukatzen, bere bizia ematen baizik. Aldaketa sakonak konpromiso eta zerbitzuaren bitartez lortzen direla gogorarazten digu keinu honek, ez txaloen eraginez.
Proposamena: Sare sozialak badituzu, apaltasuna eta zerbitzua balioan jartzen dituen mezua partekatu ezazu. Edo, bestela, pertsona baten eskuzabaltasuna eskertu diezaiokezu zuzenean.