
Migrazio klimatikoen fenomenoa eztabidagai izan da berriki Bonn-en ospatu den COP23 goi-bileran, baina ez da nahikoa landu. Barne-Desplazamenduen Behatokiak (IDMC) eginiko azterketen arabera urtero 25 milioi lagunek utzi behar dute beren etxea klimari lotutako ezbeharren ondorioz, eta gaur egun ezbeharrek eragindako arrazoiengatik desplazatu behar duten pertsona kopurua bikoitza da 1970eko hamarkadarekin alderatuta.
Zientzialariek uste dute gaur egungo arrisku klimatikoek behartutako desplazamenduak areagotu egingo direla etorkizunean. Klima-aldaketaren ondorioek eta ezbeharrek jada hauskorrak diren egoerak areagotu ditzakete, urriak diren baliabideengatik gatazkak eraginez. Nola egin diezaiokegu aurre hemen eta hemendik ezbehar humanitario horri?
Horren inguruan hitz egiteko gurekin izango dira Valeria Bello (Lehena ikerlaria da Nazio Batuen Erakundeko Unibertsitatean) eta Abdoulaye Gueye, CARITAS GIPUZKOAko aholkulari juridiko senegaldarra.
- Tokia:
San Telmo Museoa. Zuloaga plaza 1
20003 Donostia
Espainia - Hasiera ordua:
19:00