fbpx Errenta 2024: "Bikoitza laguntzea, doakoa da" | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Errenta 2024: "Bikoitza laguntzea, doakoa da"
Errenta 2024: "Bikoitza laguntzea, doakoa da"
errenta24

2024ko errenta kanpainaren hasierarekin batera, Caritas Gipuzkoak Donostiako Elizbarrutiak bultzatutako “Bikoitza laguntzea doakoa da” ekimenarekin bat egiten du.

Kanpaina honen bidez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) aitorpena egiten duten pertsonek beren zerga-kuota osoaren ehuneko bat Eliza Katolikoaren jarduera ekonomikoa sostengatzera eta baita interes sozialeko beste helburu batzuetara ere bideratu dezaketela gogorarazten du.

Bi aukerak aldi berean markatuz gero, %0,7 bat Elizaren jarduera sostengatzeko bideratzen da, eta beste %0,7 gizarte-erakunde askok bultzatzen dituzten lan solidarioak laguntzera. Era honetan, zergadun bakoitzaren laguntza pertsonala %1,4koa izango da guztira. Nolanahi ere, erabakia dena dela, ez du PFEZaren aitorpenaren azken emaitza aldatuko, ordaintzekoa edo itzultzekoa izanda.

Era berean gogorarazten digu, ez bada aukerarik markatzen, %0,7 hori Estatuko Aurrekontu Orokorretara bideratuko dela.

 

ERRENTA 2024

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.