fbpx ESKER MILA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
ESKER MILA
ESKER MILA
GRACIAS VOLUNTARI@S

Azaroaren 6a egun berezia izan zen CARITAS GIPUZKOAko boluntarioentzat. Bi ekitalditan, goizean, Donostiako Familia Santuaren parrokian, eta arratsaldean, Errenteriako Fatimako Andre Mariaren parrokian, hainbat urtetan CARITAS GIPUZKOAn egindako lanagatik, hainbat boluntariok merezitako aintzatespena jaso zuten, bai Aterpen (sozial zein bizileku bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako eguneko eta gaueko arreta-zentroa), eta baita aipaturiko parrokiko harretan ere.
 
Oso pertsona bereziei zuzendutako bi ekitaldi hunkigarri. CARITAS GIPUZKOAko gainerako boluntarioekin batera, gure proiektu eta parrokietako benetako protagonistak. Hau da, gure komunitateen espiritua.
 
Pertsona bereziak, konpromiso, dedikazio, baldintzarik gabeko laguntzaz... beteak. Elkartasun handiz beteriko emakume eta gizonak. Eta guztia, hurbiltasunetik eta isiltasunetik egindako lanean oinarritua.

Erreferenteak zarete. Zuek, CARITAS GIPUZKOA zer denaren erreferentea zarete. Gure ispilua. Ez da bat-batean egindako esaldi bat. Pertsonenganako arreta eta elkartasuna ardatz dituen bizitza baten, zuen bizitzaren, sinesmenetik eta ziurtasunetik adierazten dugu.
 
Zuen hurbiltasunarekin, ardurarekin, goxotasunarekin, afektuarekin, eta ahotsarekin, aurpegia jarri diozue gizartearentzat ikusezinak diren hamaika pertsonei. Boluntarioak zarete. Caritas zarete! Mila esker!

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.