fbpx ESKERRIK ASKO! | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
ESKERRIK ASKO!
ESKERRIK ASKO!
eskerrik asko

Ez dugu hitzik pandemia gizartean eragiten ari den tristura adierazteko. Giza bizitzen galerek eta gaixotasun egoera ezberdinek, iluntasun giro batera garamatzate.

Herritarrak izugarrizko astindua jaso dute, milaka eta milaka pertsona kutsatu dira eta asko izan dira hil direnak. Besarkada ERRALDOI bat guzti-guztiei.

Osasun larrialdian zehar, Pastoral Soziokaritatiboak (Osasun Pastoraltza, Espetxe Pastoraltza eta CARITAS GIPUZKOA) konpromiso hauek hartu ditu:


•    Pandemiaren ondorioz, Pastoral Soziokaritatiboarengana jo duten pertsonei (familiei…) babes soziala eta emozionala eman, eta akonpainamendua ematen jarraitzea.

•    Pastoral Soziokaritatiboko boluntarioen eta kontratatutako langileen jarduna, urruntze sozialak ezarritako egoera berrira egokitzea, gure laguntza eskatzen duten pertsonei laguntza bermatzeko.


Horregatik guztiagatik, urte gogor honetan, eskerrak eman nahi dizkizugu. Bai, Eskerrak eman nahi dizkizugu ZURI.


Eskerrik asko Pastoral Soziokaritatiboko boluntarioei pertsona zaurgarrienak adeitasunez zaintzeagatik.

Eskerrik asko, emaile eta bazkideei, kolaboratzaile eta enpresei, eskuzabaltasun guztiarengatik. Euren ekarpenek, oinarrizko beharrak asetzen lagundu dute. Gaur egun, hezkuntzan, prestakuntzan, enplegagarritasunean… laguntza luzatzen diegun pertsonen bizitza-proiektuak berreskuratzen laguntzen ari dira.

Eskerrik asko apaizei, lekaimeei, parrokiako eta elizbarrutiko sare osoari, arduraz eta beraien erantzukizunez haratago egindako lanarengatik.

Egoera zail honetan hainbat eta hainbat pertsonek lagundu duzue, modu batean edo bestean, pertsona babesgabe eta zaurgarrienengandik ahalik eta gertuen egoten jarraitu dezagun!

Badakigu keinu bakoitza, txikia izanik ere, kontutan hartzekoa dela. Baina oraingo honetan, ez da batere txikia izan. Ezta gutxiago ere. Laguntza Itzela izan da. Zure laguntza. Bai, bai, zurea. 

 

Eskerrik Asko ZURE elkartasunagatik!

 

 

KARTELA - CARTEL

 

 

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.