fbpx Eskerrik asko! | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Eskerrik asko!
Eskerrik asko!
roscón solidario 2023

“Hori da Gipuzkoako herritarrei helarazi nahi diegun mezua. Ozen gainera. Eskerrik Asko! Oraingo honetan ere, CARITAS GIPUZKOAren Opil Solidarioak, aurten lau urte bete dituenak, erantzun bikaina izan du. Ez da ez jende gutxi azaldu Donostiako Gipuzkoa plazara!”, adierazi du Carmen Albak, CARITAS GIPUZKOAren ordezkariak.

“Erronka ez zen erraza. 1500 errege errosko edo opil zati. Prezioa: bi euro. Eta aurreko urteetan bezala, guztiak xahutu dira, aurten, eguerdiko 13:30etarako. Eskerrik asko!”.

Opil Solidarioa, CARITAS GIPUZKOAk, gizartea, gizarte-bazterkeriaren inguruan kontzientziatzeko ekimena da. Hau da, gizarte-bazterkeriak sorrarazten dituen arrazoien inguruan sentsibilizatzea, eta, CARITAS GIPUZKOAk artatzen dituen pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko bultzatzen dituen proiektuak babesteko dirua biltzea.

Ekimenak, aurten ere, Gozoa (Gipuzkoako Artisau Gozogileak) elkartearen laguntzari esker antolatu da: elkarteko gozogileek egin dituzte opiletatik 1.500 zati atera dira.

CARITAS GIPUZKOAren IV. Opil Solidarioak, ohi bezala, oso osagai berezia izan du: Boluntariotza. Ekitaldia, urtez urte, CARITAS GIPUZKOAko boluntarioen lanari eta esku-zabalei esker antolatzen da. Eskerrik asko guzti-guztioi!

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.