fbpx ESKUBIDEDUN MIGRATZAILEAK-ek PASIBOTASUNA SALATZEN DU | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
ESKUBIDEDUN MIGRATZAILEAK-ek PASIBOTASUNA SALATZEN DU
ESKUBIDEDUN MIGRATZAILEAK-ek PASIBOTASUNA SALATZEN DU
eskubidedun migratzaileak

 

Eskubidedun Migratzaileak-ek pasibotasuna salatzen du
 


Eskubidedun Migratzaileak osatzen duten erakundeek –Caritas, besteak beste–Espainia, Italia eta Maltako gobernuen ekimen falta salatzen dugu, "Open Arms" eta "Ocean Viking" itsasontzietan erreskatatutako pertsonak –horien artean, neska-mutil ugari– kai seguruetara eraman eta artatuak izan daitezen.
 
Espainiako Gobernuko Sustapen ministroak "banderadun humanitariotzat" jotzen dituenenekiko kritika egin izana deitoratzen dugu; izan ere, guztiz jakitun baikara banderadun horien lanari esker, hala nola, aipaturiko itsasontzietako boluntario eta profesionalak, eta baita beste erakunde batzuetakoak, milaka immigrante eta errefuxiatu, beren duintasunean eta eskubideetan, artatuak, lagunduak eta aintzatetsiak izan dira.
 
Bizitza bakoitza kontuan hartu behar da, gizaki bakoitza ordezkaezina da, eta etorkizuneko proiektua. Gizatasun kontua da bizitza horietako bakar bat ere ez zapuztea. Era berean, Europar Batasunaren eta haren Estatu kideen betebehar etikoa da, horrelako egoeretan Giza Eskubideak errespetatzen dituzten erantzun eraginkor eta adeitsuak hartzea. Erantzun falta, nazioarteko akordioen ez-betetze nabarmena da, eta heriotzen aurrean ardura larria, orainaldian eta etorkizunean gerta daitezkeen heriotzen aurrean.
 
"Eskubidedun Migratzaileak" sare gisa, ozen hitz egin nahi dugu, botere publikoei eskatzeko Mediterraneoko uretan bizi den babesgabetasun larriaren egoerari konponbidea emateko, eta behar den adore politikoa izan dezaten babes premia larria duten pertsonek sufritzen jarrai dezaten.
 
Aita Santuak, datorren irailaren 29an ospatuko den Migratzailearen eta Errefuxiatuen Mundu mailako Jardunaldirako bere mezuko hitzak gogoratuko ditugu: "Migrazio garaikideen erronkaren erantzuna lau aditzetan laburbil daiteke; harrera egin, babestu, sustatu eta gizarteratu, hau da, Elizaren misioa, kanpoaldeko biztanle guztiei zuzendua". Erantzuna ezin da inolaz ere baztertu, ezetsi, blokeatu eta zigortu izan, hau da, gaur egun gertatzen ari dena.

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.