fbpx ESKURATU MATERIAL DIDAKTO BERRIA! | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
ESKURATU MATERIAL DIDAKTO BERRIA!
ESKURATU MATERIAL DIDAKTO BERRIA!
construir solidaridad

Caritas Gipuzkoak hezkuntza-zentruetan, parrokietan, aisialdi-taldeetan edota familietan lantzeko proposatzen dizuen material didaktiko berria eskuragarri duzue jada.

César García-Rincón de Castro soziologo eta gizarte-langileak proposatutako pedagogia samariarratik abiatzen den sentsibilizazio-katalogoa da, eta elkartasunean hezteko sei pausotako ibilbidea proposatzen du. Oinarri teoriko landuaz gain, hamabi  jarduera praktiko eskaintzen ditu, fitxa moduan jaitsi daitezkeenak ikasgelan edo taldean modu errazean landu ahal izateko. 

Zuentzat guri iruditu zaigun bezain material interesgarria eta erakargarria izatea espero dugu. Honez gain, katalogoaren aurkezpenaren bideoa ikustera gonbidatzen zaituztegu, egilearen azalpenak zuzenean entzuteko.   

Zalantzarik baduzue edota inolako ekimenik proposatu nahi badiguzue, Caritas Gipuzkoarekin jar zaitezkete harremanetan katalogoaren sarbidearen ondoan aurkituko duzuen galdetegiaren bitartez.  

 

KATALOGOA

VÍDEO PRESENTACIÓN

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.