fbpx Eta zuk, zenbat gradutan janzten duzu berokia? | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Eta zuk, zenbat gradutan janzten duzu berokia?
Eta zuk, zenbat gradutan janzten duzu berokia?
frío_calle

Caritas Gipuzkoak hotzaren aurkako baliabideetara sartzeko irizpideen malgutzea eskatzen du.

 

Gero eta handiagoa da Caritas Gipuzkoaren kezka kalean bizi diren pertsonen kopuruak gora egin duelako. Izan ere, pertsona horiek ez dute baliabide nahikorik elikagaiak eta bizitokia eskuratzeko, neguan hotzetik babesteko, ez eta enplegua eta etxebizitza posible diren gizarteratzeko prozesurako sarbidea lortzeko ere.

Caritas Gipuzkoak etxerik gabeko pertsonen oinarrizko premiei erantzuten die, laguntza-prozesu baten bidez euren bizi-kalitatea hobetu dezaten eta, ahal duten neurrian, autonomia pertsonaleko prozesuak has ditzaten. Beraz, gure kezka Etxerik Gabeko Pertsonen arloan hainbat zentro eta esku-hartze programaren bidez eskaintzen dugun laguntza eta zerbitzuetan sortzen da. 

Hala ere, eta Caritas, gizarte-erakundeen eta administrazio publikoaren ahaleginak ahalegin; modu esponentzialean ari da hazten etxerik gabekoen errealitatea, eta ez dira nahikoa izaten ari gizarte-bazterkeriako egoera larri honetan dauden pertsonei gutxieneko arreta emateko antolatzen diren prestazioak eta zerbitzuak.

Errealitate honek administrazio publiko osoa interpelatu behar du, baita erantzun sozial egokien garapenean funtsezko zeregina duten udalak ere.

Eguneko zentroak beharrezkoak dira norberaren zaintzarako prestazioak eta gutxieneko elikadura bermatzeko. Baita larrialdiko gaueko zentroak ere, gaur egungoa baino irizpide irekiagoak eta malguagoak dituztenak. Gaur egungoa gauean muturreko hotz baldintzak izatearen mende dago ateak ireki eta atseden segurua eskaintzeko.

Neguak, baldintza meteorologikoak direla eta, eragin negatiboa du gaua kalean ematen duten pertsonengan. Gure ustez, berrikusi egin behar dira hotzaren aurkako lekuak irekitzeko irizpide batzuk (hala nola izotz-arriskuaren edo gradu bateko tenperaturaren irizpidearen arabera irekitzea), gaua kale gorrian igarotzen dutenen osasuna eta bizitza bera babesteko.

Gure inguruko udalerri batzuk baliabide hauek irekitzeko irizpide malguagoak dituzte jada. Beraz, jardunbide egokiak hedatzeko eskatzen dugu, hotz-protokoloak aktibatzeko gaur egun erabiltzen direz irizpideak berrikusiz.

Irizpide sozialak ezartzeko eskatzen dugu, bizitza duina izateko giza eskubideari erantzuten diotenak, gizarte-babeseko sistemetarako sarbidean gauzatzen direnak.

Caritas Gipuzkoa.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.