Eta zuk, zer egingo duzu? Egin planto!
INOR EZ ETXERIK GABE
Benetan posible al da etxegabetasuna desagerraraztea ?
BAI, POSIBLE DA.
Gure helburua pertsona oro duintasunez, bere etxean eta modu iraunkorrean bizitzea da. Horretarako gizarte bidezko eta konprometitu batean bizi behar dugu. Harrera egiten duen gizarte inklusiboa:
- Pertsona ardatz izango dituena.
- Eskubideen aldeko konpromisoa hartuko duena.
- Pertsonen potentzialtasun eta indarguneak ikusiko dituena, ez soilik haien gabeziak.
- Pertsonei eta haien duintasunari balioa emango diena.
ETXEGABETASUNA DESAGERRARAZTEKO EZINBESTEKO 5 PROPOSAMEN
1. Etxebizitza politika publikoa.
Giza eskubideetan oinarritutako etxebizitza estrategia diseinatu. Alokairuko etxebizitza sozialek elikatuko dutena eta zaurgarritasun egoeretarako sarrera lehentasunezkoa izango duena.
2. Etxegabetasuna prebenitzeko politika.
Batez ere, etxerik gabe geratzeari aurre egiteko erantzunak behar dira, kalean ez geratzeko.
3. Diru-sarrerak bermatzea.
Ezinbestekoa da bazterketa egoeran dauden pertsonak babestuko dituen gutxieneko diru sarrera sistema.
4. Eskubideen gaineko begirada.
Etxegabetasunaren errealitatea eskubideen urraketaren ikuspegitik ulertu behar dugu: etxebizitza, osasuna, gizarte laguntzarako eskubidea…
5. Bide-laguntza soziala.
Inklusio-prozesuak bideratzeko ezinbesteko tresna eta eredua, pertsonen beharrizan eta gaitasunak esku-hartzearen ardatz izanik.