
Etxebizitza eskubidea gizarteratzeko ardatz
Etxebizitza duina, egokia eta egonkorra izatea oinarrizko eskubidea da. Hura gabe —edo bizileku ez-seguruan, desegokian edo aldi baterako egoeran—, enplegua, hezkuntza edo osasuna eskuratzeko, edo sare komunitarion parte hartzeko aukerak larriki murrizten dira.
Laguntza esparru honek bazterkeriaren muturreko adierazpenetako bati heltzen dio. Caritasek kalean edo larrialdi-baliabideetan bizi diren pertsonak artatzen ditu, baita egoitza zentroetan edo tutoretzapeko etxebizitzetan bizi direnak, edo etxebizitza mantentzeko laguntza ekonomikoak behar dituztenak ere. Esku-hartzearen helburua ingurune seguruak bermatzea da, bizi-hobekuntzako, eskubideak berreskuratzeko eta loturak berreraikitzeko prozesuei ekin diezaieten.
Zertan datza bidelaguntza?
Bidelagun programa (79 lagunek hartu dute parte)
Programa honek laguntza ekonomiko puntual edo iraunkorrak eskaintzen ditu bizitoki/etxebizitza bat eskuratu ahal izateko. Aldi berean, gizarte-bidelaguntza pertsonalizatua eskaintzen die, etxegabetasun kronikoko egoerei aurrea hartzeko eta bizi-hausturak saihesteko.
Eguneko zentroak, gaueko harrera: Hotzaldi eta Aterpe (138 pertsona)
Egoitzak: Trintxer, Emeki eta Sorabilla (66 pertsona)
Gune seguruak dira, etengabeko arreta eta harreman-laguntza eskaintzen dutenak. Kalean edo bazterketa larrian egon diren pertsonei zuzenduta daude. Kaleko ibilbideak, isolamendua edo gizarte narriadura dituzten pertsonengan ere erreparazio funtzioa betetzen dute, hezkuntza-laguntza eta harreman eta komunitate lotura aukerak eskainiz.
Etxebizitza programa, Zubia (56 pertsona lagunduta)
Parrokia sarea (1.200 familia = 3.333 pertsona)
Familia bizikidetza-unitate hartuta, Caritasek ostatua eta diru-laguntzak eskaintzen dizkie etxebizitza mantendu ahal izateko eta bizileku-bazterketa larriko egoerak saihesteko. Laguntza horiek alokairuak, oinarrizko hornidurak, pilatutako zorrak edo etxeen egonkortasuna arriskuan jartzen duten gastuei aurre egiteko bideratuta daude; bereziki, hazkuntza eta prekarietate egoeran emakumeak buru dituzten familietan.
Atzemandako inpaktuak
- Muturreko egoerak ekiditu ditu, eta bizileku bazterketa larriagotzea saihestu.
- Gizarteratze-prozesuak hasteko ingurune seguruak sortu.
- Etxegabetzeak saihestu eta oinarrizko hornidurak bermatu. Egoitza-egonkortasuna.
- Autonomia prozesuak eta beste esparru batzuekiko loturak bideratu, besteak beste, enplegua, osasuna edo parte-hartze komunitario arloetan.
Etorkizuneko erronkak
- Alokairuko etxebizitza sozial duin eta eskuragarri parkea handituko duen politika publikoak eskatzea.
- Etxegabetasunaren prebentzioa egiturazko lehentasuna bihurtzea, laguntza-erantzunetatik harago.
- Erroldatzea bermatzea, eskubideak benetan eskuratu ahal izateko.
- Gizarte-erakundeen, zerbitzu publikoen eta tokiko komunitateen arteko lankidetza indartzea.
- Erantzunak buru-osasuneko, isolamenduko edo kontsumoetako egoetara egokitzea, ikuspegi malgu eta integralarekin.