fbpx ETXERIK GABEKO PERTSONEK PAIRATZEN DUTEN HOTZAREN INGURUKO CARITAS GIPUZKOAREN JAKINARAZPENA.2022ko Otsailak 10 | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
ETXERIK GABEKO PERTSONEK PAIRATZEN DUTEN HOTZAREN INGURUKO CARITAS GIPUZKOAREN JAKINARAZPENA.2022ko Otsailak 10
ETXERIK GABEKO PERTSONEK PAIRATZEN DUTEN HOTZAREN INGURUKO CARITAS GIPUZKOAREN JAKINARAZPENA.2022ko Otsailak 10
PERSONAS SIN HOGAR

ETXEBIZITZA BATEN TENPERATURA EGOKIA

 DARDAR BATEAN

 

Gero eta pertsona gehiago daude kalean eta ez dago behar beste baliabide haientzat janaria edo etxebizitza lortzeko, ezta lana eta etxebizitza lortzeko aukera ematen duen inklusio-prozesua gauzatzeko ere. Gipuzkoako gizartean gero eta kezka handiagoa dago horren inguruan, eta CARITAS GIPUZKOAk bat egiten du kezka horrekin.

CARITAS GIPUZKOAk Etxerik Gabeko Pertsonen oinarrizko beharrei erantzuten die laguntza-prozesu baten bidez, beren bizi-kalitatea hobetu dezaten, eta, ahal duten neurrian, autonomia pertsonalerako prozesuak abian jar ditzaten.

Gure kezka, beraz, etxerik gabeko 210 pertsona baino gehiagori ematen diegun laguntza eta zerbitzuan gauzatzen da. Hauek, CARITAS GIPUZKOAren Etxerik Gabeko Pertsonen arloko egoitzen eta esku-hartze programen bidez jasotzen dute gure laguntza.

Ekintza hauen bidez gauzatzen da laguntza:

  • Akonpainamendua eta gizarteratze-lanaz gain, elikatzeko aukera; 70 plaza Donostian.
  • 52 ohe-ostatu Etxerik Gabeko Pertsonentzat; horietatik 12, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartutakoak dira.

Gure azken memoriak (2020) dion bezala, arlo honetan urtero 700 pertsona inguru artatzen ditugu, 1.700.00 euroko inbertsioa eginez.

Gizarte-erakundeek ahalegina egin arren, Etxerik Gabeko Pertsonen errealitatea era esponentzialean ari da hazten, eta administrazio publikoetatik bideratzen diren laguntzak eta zerbitzuak ez dira nahikoa gizarte-bazterketako egoera larrian dauden pertsonei GUTXIENEKO laguntza emateko.

Pandemiak azaleratu egin du nabarmentzen ari den errealitate sozial bat: Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) ia 2.800 pertsona daude gizarte-bazterketako arrisku larrian, eta horietatik, 1.000, Gipuzkoan.

Administrazio publiko osoari zer esana eragin behar dio errealitate honek, baita udalei ere, lan garrantzitsua betetzen baitute erantzun sozial egokiak garatzen.

Adibidez, beharrezkoak dira arreta pertsonaleko zerbitzuetara sarbidea ahalbidetzen duten eguneko zentroak izatea, baita janaria eskuratzeko aukera ematea ere. Edo egungoak baino irizpide irekiago eta malguagoak dituzten larrialdietako gaueko zentroak izatea; izan ere, gaur egun, ateak ireki eta atseden segurua eskaintzeko baldintza, gauez muturreko hotza egotea baita.

Neguan, garaiko eguraldiak eragin ezkor handiagoa du gaua kalean igarotzen duten pertsonengan. Gure ustez, ostatu-hartzeko egoitzek, urte osoan irekita egon beharko lukete.

Bestalde, Etxerik Gabeko Pertsonei arreta emateko zerbitzu publikoen eskaera hau, ez da berria, 2015eko abenduaz geroztik jasotzen baita Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroari buruzko dekretuan. Aipatutako eskumen publikoaren garapena administrazio publikoei dagokie, zehazki, udal eta aldundiko gizarte-zerbitzuei.

Hortaz, beharrezko tresna juridiko eta sozialak ditugu gizarte-errealitate gogor honi, gogorrenari, aurre egiteko. Eta honek, zera eskatzen du:

  • Euskal administrazioen, Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundien eta Udalen arteko aliantza estuagoa sortzea, eta Etxerik Gabeko Pertsonentzako Euskal Estrategia betetzeko konpromiso irmoa izatea.
  • Inbertsio sozial handiagoa gauzatzea, behar material oinarrizkoenak betetzeko eta gizarteratzeko ibilbide sozialak ezartzeko; harremanak berriro lotzeko eta eremuak normalizatzeko, eta Etxerik Gabeko Pertsonek eskubideak berreskuratzeaz gain, identitatea, parte-hartzea eta gizartearen partaide izatearen esperientzia berreskuratu dezaten.

CARITAS GIPUZKOAk gizarte-bazterkeriaren aurkako lanean jarraitzen du, kontratatutako langileen eta baldintzarik gabeko laguntza ematen duten boluntarioen laguntzarekin, baita bazkideen eta emaileen eskuzabaltasunari esker ere. Hala ere, Etxerik Gabeko Pertsonen egiturazko errealitatean, ezinbestekoa dela deritzogu administrazio publikoaren bultzada erabakigarria.

Zentro hauek ditu CARITAS GIPUZKOAk gizarte- eta egoitza-bazterketari aurre egiteko:

Aterpe.

Gizarte eta egoitza bazterketa egoeran dauden pertsonentzako eguneko eta gaueko arreta-zentroa. Zerbitzu hauek eskaintzen ditu: informazioa, orientazioa, esku-hartze sozio-hezitzailea eta gizarteratze prozesuetan laguntzea.

Aterpek egongela eta bilgunea ditu, eta janari, higiene, arropa-garbiketa, larrialdietarako arropa, erizaintza eta ile-apaindegia eskaintzen ditu.

Hotzaldi.

Gizarte eta egoitza bazterketa egoeran dauden pertsonentzako gaueko aterpea. Atsedenerako espazioa eskaintzen du, eta elikadura- eta higiene-beharrak estaltzen dira. 30 ohe ditu, baita komunak, dutxak, kontsigna, jangela eta egongela ere.

Bidelagun.

Kaleko laguntza-programa honek, Harrera proiektuaren bitartez, Etxerik Gabeko Pertsonei harrera, entzuteko-zerbitzua eta orientazioa ematen die.

 

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.