
“EZ DA BATERE KOSTATZEN 2KOITZA LAGUNTZEA” lemapean, Errenta Adierazpenaren bidez elkartasunezko konpromisoa bikoizteko aukera nabarmendu nahi du CARITAS GIPUZKOAk.
BI lauki solidarioak aldi berean markatzean, bide batez, eta inolako kostu gehigarririk gabe, Elizaren ekintzari %0,7ko laguntzen ariko zara, eta beste %0,7arekin, Caritasek eta beste zenbait erakundek garatzen dituzten gizarte-ekintzak.
Zergadun asko eta askok ez dute Errenta Aitorpenean bi lauki solidarioak batera markatzeko aukeraren berri. Egin dezakezu. Zure esku dago egoera sozial zaurgarrienean dauden pertsonei bi aldiz gehiago laguntzea (%0,7 +%0,7 =%1,4).
Mila esker!