fbpx "Ezohiko erregularizazioa sorpresa eta oparia izan da. Sortutako itxaropenei erantzutea espero dugu" | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
"Ezohiko erregularizazioa sorpresa eta oparia izan da. Sortutako itxaropenei erantzutea espero dugu"
"Ezohiko erregularizazioa sorpresa eta oparia izan da. Sortutako itxaropenei erantzutea espero dugu"
regularización26

Caritas Gipuzkoarentzat "ustekabea eta oparia" izan da Ministroen Kontseiluak astearte honetan iragarri duen Estatuan bizi diren atzerritarren ezohiko erregularizazioa ​​​​​. Hala adierazi du Jon Telletxea Gizarte Ekintzako arduradunak, Noticias de Gipuzkoa egunkariari egindako adierazpenetan. Telletxeak gaineratu duenez, “egoera administratibo irregularrean dauden pertsonen % 100ek bitarteko eta alternatiba irregularrak bilatu behar dituzte bizirauteko (ezkutuko ekonomian) eta diru-sarrera batzuk eskuratu ahal izateko, legeak berak ez baitie aitortzen lan egiteko aukerarik”. "Zaintza, garbiketa eta, batzuetan, ostalaritza sektoreetan aritzen dira, batez ere", gaineratu du. Izan ere, Caritas Gipuzkoaren memoriak jasotzen duen moduan, 2024an lagundutako pertsonen %66 egoera administratibo irregularrean zegoen.

Telletxeak, gainera, pertsona horiek erregularizazio tramiteak hasi ahal izateko itxaron behar izaten dituzten gutxieneko bi urtetan daramaten "motxila psikologikoan" jartzen du arreta, "pisu psikologiko, emozional eta antsietate handiarekin bizi dute itxaronaldia. Bizikleta-istripu baten ondorioko dokumentazio-eskaera batek kanporatze-izapideak eragin ditzakete".

Germana Dovale Caritas Gipuzkoako aholkulari juridikoak, bere aldetik, erregularizazio prozesuak berak dituen "oztopoak" azpimarratu ditu. Noticias de Gipuzkoari azaldu dionez, “Atzerritartasun bulegoan hitzordua lortzea da oraintxe bertan traba handienetako bat”. Gainera, eskatutako agiriak eskuratzeko zailtasunak daude. Hortaz, gaur egun "kolapsatuta" dagoen zerbitzu hori indartzeko beharra aipatu du.

Ministroen Kontseiluaren iragarpenaren ondorioz, "Caritasen telefonoek etengabe jo dute. -azaldu du Jon Telletxeak- Itxaropen asko sortu dira eta espero dugu ahalik eta pertsona gehienek euren egoera erregularizatzeko aukera izatea”.

 

 

Pertsona migratzaileen ezohiko erregularizazioa lortzeko prozesu baten hasiera ospatzen dute Elizako erakundeek

Legegintzako herri-ekimena onartzeko lau urte lanean daramatzaten 900 erakunde baino gehiagoren konpromisoaren berrespena da

 

Garapen Solidariorako Erakundeen Sareak (REDES), Espainiako Erlijiosoen Konferentziak (CONFER), Caritasek eta Espainiako Gotzainen Biltzarreko Migrazio Sailak komunikatu bateratu baten bidez ospatu dute Espainiako estatuan bizi diren pertsona migratzaileen ezohiko erregularizazioa helburu duen prozesu honen iragarpena. Haien ustez, justizia sozialeko neurria da, eta beren lanarekin gure herrialdearen garapenari laguntzen denbora daramaten hainbeste pertsona migratzaileri egindako aitorpena, nahiz eta egoera irregularrean mantendu.

Legegintzako Herri Ekimena (HEL) babesten duen Eliz talde honek ezohiko erregularizazioa Atzerritarren Erregelamenduaren ezinbesteko osagarria dela uste du, ohiko bideei heldu ezin dietenei erantzuna eskaintzen dielako.

Atzerritartasunari buruzko Erregelamendua, 2025eko maiatzaz geroztik indarrean dagoena, urrats positibo eta beharrezkoa da pertsona migratzaileen eskubideak eta duintasuna bermatzeko. Hala ere, kanpoan uzten ditu gure erakundeek egunero laguntzen dituzten kolektibo ahul asko, behin eta berriz eskatu baitituzte eliz erakunde gisa erregularizatzeko HELaren alde egindako lan-urte hauetan. Horien artean, bizilekua egiaztatu ezin duten pertsonak, dokumenturik gabeko pertsonak, enplegagarritasun zaila dutenak, seme-alabak dituzten familiak edo, adibidez, nazioarteko babes eskaera ukatua duten pertsonak.

Bazterkeria eta gizarte garapenaren inguruko IX. FOESSA txostenaren arabera, ia bederatzi milioi pertsona migratzaile bizi dira Estatuan. Horietako asko egoera administratibo irregularrean daude, eta, ondorioz, %68 gizarte-bazterketan daude. Caritasek argitaratutako azken datuen arabera, 2024an erakundeak lagundutako pertsonen % 47k ez zuen bere egoera erregularizatuta, hau da, 550.000 pertsona inguru. 2019tik etengabe hazten ari den zifra.

 

CÁRITAS ESPAÑOLAREN KOMUNIKATU OSOA

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.