
FOESSA Fundazioak (Gizarte Ikasketen eta Soziologia Aplikatuaren Sustapena) Espainiako Caritasen bultzadarekin sortu zen Espainiako egoera soziala modu objektiboan ezagutzeko.
FOESSA Fundazioa, inolako irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da, gai sozialen ikerketa eta hedapena da bere helburu nagusia, Espainiako eta beste herrialde batzuetako errealitate sozial, kultural eta ekonomikoari buruzko azterlan eta ikerketa mota guztiak sustatuz.
Hala, azaroaren 21ean, osteguna, Donostiako Zuzenbide Fakultateko paraninfoan, arratsaldeko 18:00etan, ospatuko den Euskal Autonomi Erkidegoko II. FOESSA txostenaren aurkezpenera gonbidatu nahi zaitugu.