
Gaur, Eliza unibertsalean, Francisco Aita Santuaren heriotzagatik doluminak adierazten ditugu, bere bizitza eta irakaspenak gizateriaren aldeko maitasun sakon eta ukigarriak markatutako artzaina. Bere magisterioak ardatz sendo bat izan du beti: maitasuna bakarrik izan daitekeela gure bizitzen eta gizarte-egituren gidari nagusia.
2013an hautatua izan zenetik, Francisco Aita Santuak mezu argia errepikatu du behin eta berriz, hots, maitasuna Ebanjelioaren muina dela, gizarte bidezkoago eta senidetasunean oinarritutakoa lortzeko bidea. Hitz hutsetan gelditu ezean, maitasun hori errukian, justizian eta elkartasunean gauzatzen da, batez ere pertsona pobretuen, migratzaileen eta baztertuen aldeko keinu zehatzetan.
Laudato si’ entziklikan (2015), gogorarazi zigun "dena konektatuta dagoela", eta "lurra ahazten duen maitasunak pertsonak ere ahazten dituel". Fratelli tutti-n (2020), senidetasun unibertsala bultzatzera deitu gintuen, maitasunak mugak gainditzen dituela azpimarratuz eta familia bakar batean batzen gaituela. Gizarte-adiskidetasunari begiratzeko gonbita egin zigun ikuspegi politiko gisa: senidetasun bat, bestea aurrez aurre begiratzeko ausardia duena, batez ere "miseriariarik latzena" pairatzen dutenen aurpegia.
Bere azken entziklikan, Dilexit nos (2024), honela esan zuen: "maitasuna ez da betebehar moral hotza, Kristoren bihotzetik mundua berritzen duen indar bizia baizik". Eta han ere, bere magisterio osoan bezala, bidea erakutsi zigun berriz: justizia bihurtzen den maitasuna, zaintza bihurtzen den maitasuna, inor kanpoan uzten ez duen maitasuna.
Gaur, Caritasetik, omenaldi xume baina sentitua eskaini nahi diogu kristau maitasunak beldurrik gabe eskuak zikintzeko prest dagoela erakutsi digunari. Migrazioan dauden pertsonekin, pobreziak hautsitako familiekin, goxotasun eta itxaropen keinuren baten zain daudenekin batera ibili denari.
Francisco Aita Santuak mugarik gabeko maitasuna bizi eta predikatu zuen, izan ere, maitasun hori bere hitza eta bizitza gidatu zuen iparrorratz morala izan zen, baita gaur egungo munduko une zailenetan ere. Bere ondareak inspiratzen gaitu maitasuna izan dadin gure eguneroko ekintzen eta erabakien indar gidaria.
Goian bego Jainkoaren eskuetan.
*Gure gotzainaren, Fernando Pradoren, eskutitza Francisco aita santuaren heriotza dela eta: