
Fratelli Proiektua duela hamahiru urte sortu zuten Libanon, Kristau Eskolen Anaien eta Maristen Anaien kongregazioen eskutik, hain zuzen ere, haur ahulenen eta arrisku-egoeran dauden neska eta gazteen premiei erantzuteko.
Proiektuak, batez ere, Ekialde Ertaineko gerren ondorioz tokialdaturiko neska-mutil siriar eta irakiarrak artatzen ditu.
Jarduerak 2016ko martxoan hasi ziren, eta harrez geroztik, Siriako haur errefuxiatu siriarrak hartzen ditu proiektuak: eskolaurrea, eskola-errefortzua, ikasteko oinarrizko programa eta gazte-taldeak. Gazte eta helduentzako jarduerak ere garatzen ditu: jostura, sukaldaritza, ingelesa eta informatika.
Fratelliren komunitate iraunkorra La Salle eta Maristen Anaiez, boluntario laikoez osatua dago, eta Rmeileheko (Sidon –Libano– inguruan dagoen hiria) egoitzan bizi dira. Kulturarteko komunitatea da.
Udan, hainbat herrialdetatik etorritako boluntarioek bat egiten dute programetan laguntzeko. Libanoko hezitzaile talde batek proiektua garatzen laguntzen du.
Siriar eta irakiar familien egoera dramatikoak kezkatuta, bereziki euren seme-alabengatik, CARITAS GIPUZKOAk bat egin du proiektu honekin Gipuzkoako herritarrek emandako 225.000 euro helaraziz.