fbpx Gabonak gurekin ospatu itzazu! | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Gabonak gurekin ospatu itzazu!
Gabonak gurekin ospatu itzazu!
sentitu, hunkitu...

Abendua aurrera doa eta pixkanaka-pixkanaka gure egutegi kristauaren data esanguratsuenetako batera hurbiltzen ari gara: Eguberria, Jaungoikoa gizaki bihurtu zeneko oroitzapena, zugandik zureganako maitasun-mezua emakume eta gizonekin partekatzeko.

Aurtengo leloarekin, SENTITU, HUNKITU... EGUBERRIA IRITSI DA, Caritas Gipuzkoak egun hauetako zentzurik sakonena bilatzera gonbidatu nahi zaituzte, inguratzen gaituzten argi eta zaratatik urrun.

Caritas Gipuzkoak pozez eta alaitasunez ospatzen ditu data hauek, eta, beti bezala, komunitatean egin nahi dugu, laguntzen ditugun pertsonak, laguntzen duten boluntarioak, kontratatutako langileak eta gure ingurukoak espazio partekatuetan elkartuz.

Horretarako, topaketarako hainbat jarduera prestatu ditugu. Ospakizun erlijiosoak, jakina, baina baita kontzertu eta txapelketa solidarioak, edo urtarrilaren 5ero Donostiako Gipuzkoa plazan partekatzen dugun opil solidarioa. Horrez gain, eta lehengo aldiz, kalean aurkituko gaituzue Taupagunean, sorpresaz beteriko topalekuan. Ekimen hauetan parte hartzera animatzen zaituztegu eta zuen familia eta lagunak gonbidatzera.

Jarduera guzti hauen xehetasunak kanpainaren web-orrialdean aurkitu ditzakezue.

                                                                                                 Eguberri on!

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.