fbpx GABONAK SAN MARTIN AUZOAN | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
GABONAK SAN MARTIN AUZOAN
GABONAK SAN MARTIN AUZOAN
navidades barrio san martin

Urtarrilak 4, asteazkena, San Martin Gotzaina Elizako eskaileretan, San Martin auzoko Merkatarien Elkarteak eta Uhaineko umeen Oratorioak sustatuta, Eguberri ekitaldi bat antolatu zen.

Bertan, Olentzerok Errege pajeari, donostiarrak eta bisitariak gure kaleetan zehar gidatzen dituen batasunaren sinboloa den argia eman zion.

Eguberrietako musikarekin eta auzoan entzuten ziren gabon kantekin, goizean zein arratsaldean, haurrak, aita-amekin, aiton-amonekin… batera, ametsez betetako begiradekin, pajearekin hitz egitera hurbildu ziren urte honetan zein ondo portatu diren esatera.

Haurrak eta merkatariak, jostailu berriak, arropa, gozokiak eta opari-txartelak… eraman zituzten bai helduentzat, eta bai adin txikikoentzat. Keinu horrekin elkartasuna adierazi nahi izan zieten gure ondoan bizi diren, eta behar, zein egoeran zaurgarrian dauden familiei eta pertsonei.

Horregatik, Artzain Onaren eta Santiago parrokietako harrerekin harremanetan jarri ziren, Caritas Gipuzkoatik, opari horiek, behar dituztenei helarazteko.

Bihotzak ukitzen dituen Gabonetako magia!!

Eskerrik asko komunitate bizi eta inplikatu bat sustatzen duen ekimenarengatik.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.