
Garizuma honetan, Caritas Gipuzkoak gogoeta bat eta keinu txikia proposatzen dizue Ebanjelioaren argitan.
Garizumako bigarren igandea:
Eraldatzen duen begirada berria
"Otoitzean ari zela, aurpegiko itxura aldatu egin zitzaion, eta jantziak zuri distiratsu bihurtu".
Lc 9, 29
Jesus ikasleen aurrean bere itxura aldatu eta begirada berria eskaintzen die. Gure egunerokoan, batzutan, nahikoa da gure begiratzeko era aldatzearekin inguruko pertsonen eta egoeren edertasuna eta ontasuna ikusteko.
Proposamena: Gaur, norbait arretaz entzun, moztu gabe, epaitu gabe.
Bihotzarekin entzutea maitasun ekintza da.