fbpx Garizumako hirugarren igandea: Justizia egarri, maitasun egarri | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Garizumako hirugarren igandea: Justizia egarri, maitasun egarri
Garizumako hirugarren igandea: Justizia egarri, maitasun egarri
cuaresma3

Garizuma honetan, Caritas Gipuzkoak gogoeta eta keinu txiki bat proposatzen dizkizu Ebajelioaren argitan.

 

Garizumako hirugarren igandea:

 

Justizia egarri, maitasun egarri. 

"Bihurtzen ez bazarete, denak berdin hilko zarete".

Lc 13, 3

Konbertsioa ez da barne aldaketa bat soilik, justiziarekiko eta gehien behar dutenekiko konpromisoa da. Nola erantzun diezaiokegu hainbeste jenderen duintasun eta eskubide egarriari?

Igande honetan, etxebizitza eskubidearen aldeko pastoral sozioaritatiboaren kanpainarekin bat eginez, etxe duin bat izatea pertsona guztien oinarrizko beharra eta eskubidea dela gogorarazten dugu.

Proposamena: Hurbileko injustizia baten inguruan hausnartu eta horri aurre egiteko modu bat bilatu, txikia bada ere. Edo, ahal baduzu, etxebizitza eskubidearen aldeko kanpainan parte har ezazu.
 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.