fbpx GAZTEAK CARITASEN; ASKO DUTE ESATEKO | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
GAZTEAK CARITASEN; ASKO DUTE ESATEKO
GAZTEAK CARITASEN; ASKO DUTE ESATEKO
GAZTEAK CARITAS JOVEN

Caritasen, gazteen konpromisoa nabarmendu nahi dugu, gure hirietan ere dauden bidegabekeria-egoerak ulertzetik sortutako konpromisoa.

Gazteek konpromisoa hartu dute eta Caritasera hurbildu dira hainbat eratara laguntzeko.

Elikaduraren inguruan lagunduz, alfabetatze bultzatuz, aho-hortzetako osasuna zainduz, eta guztia, hurbiltasunez eta maitasunez.

Naiarak, Anderrek eta Goiurik, CARITAS GIPUZKOAra joduten 40 bat gazteren ahotsa dira.


 

NAIARA ESNAOLA

Zergatik jarri zineten harremanetan CARITAS GIPUZKOArekin?

Ikasgelan ideia bat azaldu ziguten, eta guztiok ados egon ginen Caritasen laguntza behar duten familia askori jaten ematen laguntzeko.

 

Lehen kontatuaren ondoren, zer iruditu zitzaizuen deigarriena CARITAS GIPUZKOA sakonago ezagutu zenutenean?

Jendeari laguntzeko duten adeitasuna eta poza.

 

Zertan gauzatu zen CARITAS GIPUZKOAri egin zenioten ekarpena?

Astero 60 otordu eta postre prestatu genituen. Prestatu ondoren, ontziratu eta paketatu egiten genituen, CARITAS GIPUZKOAren egoitzetara hurbiltzen den jendearen artean banatu ahal izateko.

 

Zure ikastetxeko kideren bat animatuko al zenuke antzeko ekimenen batean parte hartzera? Zergatik? Zer ekarpen egin dizu?

Noski baietz, berriro egingo nuke. Zalantzarik gabe. Proiektu honek, uste dugun baino hurbilago, badela jendea oso gaizki dagoela erakatsi digu, eta laguntza behar duela ikusten lagundu digu. Egunen batean guk laguntza behar izanez gero, ez dut inolako zalantzarik, bi aldiz pentsatu gabe beraien laguntza jasoko genukeela.

Proiektu honek poz handia eragin dit, eta pozik nago gure ekarpen txikiarekin jende askok merezi duen bezala jan ahal izango duela jakitearekin.

 


 

ANDER MURUA

Zergatik aritu zara harremanetan CARITAS GIPUZKOArekin?

Deustu Unibertsitateko ikaslea naiz eta Gizarte Laneko ikasketak egin ditut. Hiru urte teoriko eta formakuntzaren ondoren, laugarren urtean praktiketako ikasgaia dugu eta niri Caritasen burutzea gauzatu zitzaidan.

 

Lehenengo harremanaren ondoren, zer iruditu zitzaizuen deigarriena CARITAS GIPUZKOA sakonago ezagutu zenuenean?

Oso ezberdina izan da nire kasuan Caritasen ikuspuntua behin partaide izan naizenetik. Uste dut, Caritasek egiten duen lana ez zaiola argi azaleratzen gizarteari. Izan ere, gizartearen alde ahulena, ilunena eta pobreena leuntzen eta gaiaz sentsibilizatzen duen erakundea izanik, burutzen den lana ez da eskertua gizartean.

 

Zertan gauzatu da zure ekarpena CARITAS GIPUZKOArekiko?

Lurraldea saileko gizarte langileen rola zein den ikasi eta barneratu ondoren, rol hori burutzen ahalegindu nintzen. Boluntarioak ere azpimarratu nahi ditut. Nire ikaskuntza prozesuan asko lagundu didate, ikasketa prozesua erraztu didate eta euskarri izan dira.

 

Zure ikasle lagunen bat animatuko al zenuke antzeko ekimenetan parte hartzera? Zergatik? Zer eman dizu?

Bai. Uste dut oso bizipen atsegina eta aberasgarria izan dela, ikusten ez den errealitate batez konturatzea; haien bizipenak ezagutzea, haiekin erlazio bat sortzea, eta posible den heinean, haien egoera leuntzea, oso esker onekoak baitira.


 

GOIURI ARZALLUS

Zergatik aritu zara harremanetan CARITAS GIPUZKOArekin?
Lehenagotik erakundearen berri banuen baina orokorrean gehiago ezagutzeko aukera izan dut: gure gizartean dauden arazoa sozialak gertuagotik ezagutuz. Konturatu naiz, komunitateak, elkarlanak eta sarean lan egitea zein garrantzitsua den gizarte inklusibo bat lortzeko, eta denon ongizatea bermatzeko. Hori dela eta erakundearekin harremana izaten jarraitzeko hautua egin dut.

 

Lehenengo harremanaren ondoren, zer iruditu zitzaizuen deigarriena CARITAS GIPUZKOA sakonago ezagutu zenuenean?
Erakunde honek komunitatea asko zaintzen du, eta gizarte inklusibo bat lortzea du helburu. Pertsonen inklusioa lortzeko ezinbestekoa da pertsonak komunitatean parte hartzea eta komunitateak pertsona onartzea. Horregatik, behar beharrezkoa da komunitatearekin lan egitea pertsonarekin egiten den bezalaxe.

 

Zertan gauzatu da zure ekarpena CARITAS GIPUZKOArekiko?
Bizipen eta egoera asko jaso ditut. Erakundeak, gaur egun duen errealitatea zein den, eta etorkizun oso hurbil batean izango dituen arazoak edo erantzun beharreko erronkak aztertu ditut. Batez ere boluntariotza alorrean.

 

Zure ikasle lagunen bat animatuko al zenuke antzeko ekimenetan parte hartzera? Zergatik? Zer eman dizu?
Horrelako ekimen batean parte hartzen edonor animatuko nuke, dudarik egin gabe. Komunitatea eta talde lana gehiago baloratzen ikasi dudala esango nuke, eta guztiz aberasgarri eta positibo baloratzen dut. Pertsona bezala hazten eta hezten lagundu dit.
 

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.