Gaztea zara?
Inguruko errealitate sozialak kezkatzen zaitu?
Donostian egun batzuk eman nahi al dituzu beste gazte batzuekin batera errealitatea ikusteko modu berri bat ezagutuz?
Zure bila gabiltza
Gure inguruan, gugandik oso gertu, egoera zailak bizi dituzten pertsonak topa ditzakegu. Pobrezian bizi dira, bakarrik daude, gaixorik, ez dute askatasunik...
CARITAS GIPUZKOAren Lanaldien BOST egunetan zehar, erakundearen proiektu ezberdinak ezagutzeko aukera eta, batez ere, pertsona ezberdinekin, dituzten kezkak, ametsak…partekatzeko aukera izango duzu.
Goizetan proiektu ezberdinetan parte hartuko duzu. Bazkari eta askariak, partehartzaile eta boluntarioekin partekatzeko aukera izango duzu. Arratsaldeetan, berriz, egoitzetako pertsonen errealitatea aztertuko da.
Horrek, astelehenetik ostiralera arteko konpromisoa eskatzen du. Gauetan, ekitaldi eta gaubelak antolatuko dira, Donostia hiriaz gozatzeaz gain, noski.
CARITAS GIPUZKOAren Lanaldietan parte hartzeak, 25€ko prezioa du; ostatua eta elikadura, eta proiektu ezberdinetako garraioak barne.
Taldea osatu orduko, ekimen informatibo bat antolatuko dugu, jardueraren inguruko xehetasunak azaltzeko.