
Juan Carlos Olanok (Donostia, 1940-2022), Donostiako Elizbarrutiko Caritasen zuzendari izanak, “gero arte” esan digu.
Juan Maria Uriarte gotzain emerituak izendatu zuen, eta bederatzi urtez jardun zuen lanean gure erakundean.
Juan Carlosek eskuzabaltasun eta gizatasun handiko ondarea utzi du.
Pertsona, elkarrizketarako irekia eta hurbila, oso mendizalea, beti egongo da oso gogoan gure Caritas osatzen dugun guztion egitekoan.
Goian Bego!