fbpx GERO ARTE KITZIN! | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
GERO ARTE KITZIN!
GERO ARTE KITZIN!
KITZIN

1997az geroztik, CARITAS GIPUZKOA, Bidezko Merkataritzaren aldeko apustua egiten ari da, harreman ekonomiko bidezkoak bultzatzeko, batez ere, Hegoaldeko Herriekin. 

Gardentasunean eta ekitatean oinarritutako sustapen harremanak, ekoizleen eta langileen eskubideak bermatuz.

Urte hauetan guztietan, Donostiako Kitzin (Narrika 29) dendaren bidez gauzatu da lan hori guztia, baita hainbat parrokia-talderen lanari esker ere.

 

IBILBIDEA. CARITAS GIPUZKOAren dendaren bidez, lan handia egin da Kitzinera hurbildu diren donostiar zein gipuzkoarrei bere oinarria ezagutarazi eta eskaintzeko: Bidezko Merkataritza. Justizia eta ekitatea: bi balio horiekin kalitatezko hainbat produktu (elikadura, artisautza, kosmetika eta ehungintza) eskuratzeko aukera izan du bat baino gehiagok. 


GAUR. Bidezko Merkataritza sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko lan handia egin, eta 25 urteko ibilbidearen ondoren, gizartearen zati handi batek produktu horietako asko ezagutzen, eta aukeratu ere egiten ditu.

Jada, zorionez, gure inguruko establezimendu eta elikagai-denda askotan aurkitu ditzakegun produktuak. 

Horregatik guztiagatik, CARITAS GIPUZKOAk, lan horrek, emaitza onak eman dituela uste du, eta ibilbide hau amaitutzat ematea erabaki du.

 

BIHAR. CARITAS GIPUZKOAk, ekintzak sustatu eta laguntzeko lanean beste proiektu batzuk bideratu eta indartzeko asmoa du. Hori dela eta, Kitzin-dendak, datorren urriaren 1ean itxiko ditu ateak .

Eskerrak eman nahi dizkiegu pertsona eta talde, bezero eta boluntario guztiei, denbora honetan guztian, Donostiako alde zaharreko txoko honetara hurbildu izana Bidezko Merkataritza bultzatzen lagundu izanagatik. San Bizente Parrokiari aipamen berezia, urte hauetan guztietan lokala eskuzabaltasunez laga baitu. Eskerrik asko zuen konpromiso eta maitasunagatik.

 

CARITAS GIPUZKOAk Hegoaldeko Herriei laguntzen jarraitzen du Lankidetza laguntzei esker. 2021 urtean, adibidez, 548.084€ bideratu zituen proiektu ezberdinetara: Kenyara, El Salvadorrera...
 

 


 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.