Wokolawal, Mila esker! esateko modua da Chiapasko (Mexiko) Tzotzil hizkuntzan, non duela 20 urte baino gehiago gure Caritasek maien munduarekin topo egin zuen, beraien anaitasuna eta elkartasun ikuspegiarekin. Kitzinek, hizkuntza horretan anaia txikia esan nahi duenak, urte hauetan guztietan lagundu die Latinoamerikako, Afrikako eta Asiako hainbat eta hainbat ekoizle eta eskulangileri, justiziaz eta duintasunez bizitzeko irrikan. Wokolawal, ekonomia eta merkataritza-harremanak aldatzeko lagundu diguzuen guztioi, elkartzeko tresna eta guztiontzako aukerak sortzeko lanabes izan daitezen.
Mende laurden. Hori de CARITAS GIPUZKOAren Bidezko Merkataritza dendaren (Narrika 29) adina. Ez dira urte gutxi!
Justizia eta ekitatea. Bi balio horietan oinarrituz, kalitatezko hainbat produktu (elikadura, artisautza, kosmetika zein ehungintza) eskuratzeko aukera du edonork dendan.
Horren ondorioz, gizartearen zati handi batek Bidezko Merkataritzako produktu asko ezagutzen eta erosten ditu edonon.
CARITAS GIPUZKOAk, ekintzak sustatu eta laguntzeko lanean, beste proiektu batzuk bideratu eta indartzeko asmoa du. Hori dela eta, Kitzin dendak, datorren urriaren 1ean, ateak itxiko ditu.
Baina aurretik, ekitaldi sorta bat antolatuko ditugu.
EGITARAUA