fbpx GIPUZKOAKO ESKUBIDEDUN MIGRATZAILEAK SAREA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
GIPUZKOAKO ESKUBIDEDUN MIGRATZAILEAK SAREA
GIPUZKOAKO ESKUBIDEDUN MIGRATZAILEAK SAREA
eskubidedun

Elizbarrutiko Etorkinen Pastoraltzak, Conferrek (Espainiako Erlijiosoan Biltzarra),
Jesusen Lagundiaren gizarte arloak eta Caritas Gipuzkoak, migrazioen errealitatearen aurrean, Sare bat bultzatu dute Elizaren estrategia bateratu bat antolatzeko.


'Gipuzkoako Eskubidedun Migratzaileak' sarea osatzen duten erakundeek, "migrazio-gertakariari buruzko begirada bateratua bultzatu nahi dute alderdi guztietan, eta migratzaileen eta errefuxiatuen eskubideen defentsan sentsibilizatzeko uste osoa, guztia, abegi onean oinarritutako pertsona ezberdinaren harreraren kultura lantzeko eta garatzeko".


Lau egiaztapen
-    Egungo egoera ez da larrialdia bakarrik, fluxuen kontrolera soilik bideratutako politika baten emaitza baizik.

-    Egoera horrek ez die eragiten soilik nazioarteko babes bila dabiltzan pertsonei, baizik eta migratzaile guztien duintasuna eta eskubideei.

-    Ezinbestekoa da Europan migrazio behartuen arrazoiak landuko dituen begirada sakona egitea.

-    Premiazkoa da erronka, aukera bihurtzea, migrazioak herrien garapenerako aukera baitira.

'Gipuzkoako Eskubidedun Migratzaileak' sareak, migrazioak herrien garapenerako aukera direla uste osoa du, ez bakarrik jatorrizko zein igaroaldiko gizarteentzat, baizik eta baita gure gizarteentzat ere, gaur egun, munduko leku ezberdinetako  beste pertsonekin mestizaje guneak eta elkarbizitza aberasten baitira.
 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.