fbpx GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA
GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA
ddhh

Gizartean zalantza eta konplexutasuna nagusitzen direnean, funtsezkoa da norberarentzat eta komunitatearentzat, “garaiko zeinuak” irakurtzen jakitea. Garenetik eta daukagunetik begiratuta, gure bizitzaren etorkizuna, CARITAS GIPUZKOAren etorkizuna, non egon behar duen bereiztea.

Kristau komunitatea garen aldetik, ebanjelioaren argitan munduak zer eskatzen digun bereizteko gauza izan behar dugu, karitatearen lekukotza profetikotik begiratuta.

Munduari, Jainkoaren begietatik begiratzen diogu, eta bertan bizi diren eta gainezka egiten ari den milaka pertsonen sufrimenduaren aurrean, pertsona horiekiko dugun betebeharra dela-eta, “guztia galduta egon arren, ni, nire bihotza eskaintzera nator” esaten diogu geure buruei.

Pertsonen eskubideak babestu beharra dago, ez bakarrik, baizik eta, oro har, bere osotasunean: eskubideen babes partziala aintzatespenik gabeko espezie baten parekoa litzateke. Eskubide horiek giza duintasunaren eskakizunei dagozkie, eta norbanakoaren oinarrizko premiak –material eta espiritualak– (…) asebetetzeari, unibertsaltasun eta zatiezintasun printzipioak (…), giza eskubideen bereizgarriak dira:

"Bi printzipio nagusi dira, beti ere giza eskubideak kulturetan sustraituta eta bere dimentsio juridikoan sakontzea eskatzen dutenak, erabateko errespetua bermatzeko".
 

154. Elizaren Jakinbide Sozialaren Laburbilduma

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.