Iragan urriak 10ean, Mundu mailako Buruko Osasunaren Eguna ospatuko zen. Eta datorren azaroak 16an, Gizaideren Eguna. Bi data oso esanguratsu.
Eta zer erlazio du batak bestearekin? Ba, handia! Izan ere, buruko gaixotasuna duten pertsonak babesten ditu Gizaidek, ahalik eta autonomia eta ongizate handiena lortuz beraien bizi-proiektua garatu dezaten.
Beraz, 25. urteurrena ospatuko du Gizaidek bi ekitaldiren eskutik:
- Jardunaldi ludikoa (azaroak 16an). Gizaideren egoitzan ospatuko da eta agintaria zein bertara egunero hurbiltzen diren parte hartzaileek hartuko dute parte ekimenean.
- Jardunaldi teknikoa (azaroak 18an). Donostiako Arrupe egoitzan (Andia 3) “Osasun mental ona izateko komunitateak duen garrantzia” jardunaldia.
Aldez aurretik, ZORIONAK Gizaide!