fbpx HAITI, LARRIALDIA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
HAITI, LARRIALDIA
HAITI, LARRIALDIA
HAITÍ 2021


Joan den larunbatean, abuztuaren 14an, Les Cayes eta Jeremie eremuak suntsitu zituen lurrikara berriaren ondorio larriak direla eta, CARITAS GIPUZKOAk bat egin du Haitiri laguntzeko erantzun humanitarioarekin. Lurrikararen ondorioz, pertsona askok bizitza galdu dute, ehunka zaurituta daude, eta kalte material handiak dira.


Tokiko Caritaseko taldeak (Haiti), kaltetuei, larrialdiko laguntza banatzen, kalteen norainokoa neurtzen, eta epe labur eta baita ertaineko premia larrienak aztertzen hasi dira.


Zoritxarraren epizentroa, Espainiako Caritasek azken hamar urteotan, Caritas Les Cayesekin batera, 2010eko urtarrileko lurrikara suntsitzailearen ondoren martxan jarritako berreraikitze-ahaleginak aurrera eman dituen lekua da.
Espainiako Caritasek elkartasun-kanpaina jarri du abian Haitirekin, eta CARITAS GIPUZKOA gehitu zaio. Zatoz zu ere!


HEMEN egin dezakezu zure ekarpen ekonomikoa.

Ekarpena egiterako orduan, zure izenaren aurretik, HAITI hitza ipini. Eskerrik asko!

 

 

 


 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.