fbpx "HARREMAN ZUZENAK" | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
"HARREMAN ZUZENAK"
"HARREMAN ZUZENAK"
1 MAYO-MAIATZAK 1

Agurne Juldain
(Arrasate, 1979) Bidean proiektuko (Sarea fundazioa)koordinatzailea.


Zein profiletako pertsonei dago zuzendua Bidean proiektua?
Bazterkerian edota bertan egoteko arriskuan dauden pertsonei zuzendua dago. Bideanen kontsumo arazoak, arazo psikologikoak, lan eta egoitza gabeko pertsonak, hizkuntza ikasteko beharra duten pertsonak... parte hartzen dute.


Zein da enplegagarritasunarekin Bideanekduen helburua?
Pertsonen laneratzea da helburuetako bat.


“Lanak bizitza gozatzen du beti, baina gozokiak ez zaizkie denei gustatzen” (VictorHugo). Hala al da?
Lana beharrezkoa dugu bizitzeko bai bainakontuz! Gerta daiteke ere gehiegizkoaizatea eta lan baldintza ezegokiak izatea.Orduan, lana, gaixotasuna ere bihur daiteke.


“Lan egiteak, egunak laburtzea eta bizitza luzatzea bezalako abantailak ditu (DenisDiderot, XVIII. mendeko idazle eta filosofo frantsesa). Ados al zaude?
Gehiegizko lanak bizitza luzatu baino moztu egiten du, eguna lanean ematen badugu bizitza ahaztu egiten dugu, eta orduan, zer bizi dugu? Lana bizi dugu? Bizitzan estruktura bateko beharra dugu eta estruktura horretako adar bat lana izan daiteke, eta egokia da adar hori, beti ere,beste adar batzuekin biltzen bada.

Zer ekarpen egiten dizu talde zaurgarrienekin egiten duzun lanak?
Mundu errealean bizitzea laguntzen dit. Gero eta gehiago bizi gara sare sozialetan murgilduta. Orain, pandemia dela eta ez dela, telelana zenbait alorretan martxan jarri da baina hori ez da mundu erreala. Mundua pertsonaz osatua dago eta pertsonekin bazaude ezin zara telelanean aritu. Oso aberasgarria da pertsonekin egunero egotea eta mundu errealean; ez pantaila baten atzean nahiz eta pantaila horrenbeste aldean beste pertsona bat egon. Pertsonekin harreman zuzenak bizitzaren arrazoia dira.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.