fbpx "HEL-ren tramitazio hutsa garaipen handia da, herrialde bidezkoagoren aldekoa" | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
"HEL-ren tramitazio hutsa garaipen handia da, herrialde bidezkoagoren aldekoa"
"HEL-ren tramitazio hutsa garaipen handia da, herrialde bidezkoagoren aldekoa"
congreso_ILP

Herri-ekimen legegilea (HEL) mekanismo konstituzionala da, herritarrek botere legegileari beharrezkoak sentitzen dituzten arauak onar ditzala proposa diezaioten.

Atzerriko pertsonen ez ohiko erregularizazioko HEL pandemia garaian abian jarri zen eta 715.245 pertsonen babesa lortu zuen, pertsona migratuek euren eskubide legitimoak eskuratu ditzaten. Mila pertsona inguruk Caritas Gipuzkoaren bitartez sinatu zuten ekimena.

Izan ere, 900 erakundek baino gehiagok (Elizako erakundeak barne, hala nola, REDES, CONFER, Caritas eta Migrazioetarako eta Giza Mugikortasunerako Gotzainen Azpibatzordea) parte hartu dugu, lehenik, beharrezko sinadurak bilduz (500.000 gutxienez) eta, bigarrenik, alderdi politikoen atxikimendua lortzeko ahotsa altxatuz. Elizako erakundeek eragin handiko lan goraipagarria egin dute mesfidati ziren alderdi politiko batzuekin, hala nola, PSOE eta PP, Kongresuak herri ekimenari eman ziezaion. Lan hori apirilaren 9an burutu da, Diputatuen Kongresuak erregularizazioko HEL tramitatzea onartu baitu.

Hala ere, prozesuaren abiapuntuan besterik ez gaudela jakin behar dugu, ganberak legearen eztabaida hasiko baitu orain. Hala, 6 hilabeteko epean, Kongresuaren osoko bilkurarako deia egingo da bozkatzeko. Une horri begira, alderdi politikoek HELri zuzenketak proposatzeko aukera dute, Immigrazio Batzordean eztabaidatuz eta, hala badagokio, onartuz joateko.

Eztabaida horren emaitzaren zain, Caritas Gipuzkoak azpimarratu nahi du erregularizazioko HELaren tramitazio hutsa garaipen handia dela sinadura jarri duten pertsona guztientzat, erakunde sustatzaileentzat eta eliza-erakundeentzat, funtsezkoak izan baitira herrialdeko bi alderdi politiko handiak konbentzitzeko. Abdoulaye Gueye gure aholkulari juridikoaren hitzetan, “herrialde bidezkoago eta solidarioago baterako urratsa da. Baina ez dugu ahaztu behar indarra egiten jarraitu behar dugula, ilusioa eta sortutako itxaropenak alferrikakoak izan ez daitezen”.

Donostiako Elizbarrutiko Caritasen harro gaude sinadura bilketaren eta eragin politikoaren parte aktiboa izateaz. Une honetan, herritar eta gizarte-erakunde guztiekin ahalegin handiagoa egiteko borondate irmoa berresten dugu, pertsona migratuen administrazio-egoera erregularizatzea egia izan dadin.

Zorionak guztioi. Lorpen partekatua da.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.