
Ez dira etxean geratu zale. Bizitzari aurrez aurre begiratzen diote; bakoitzak bere eremuan. Gazteek asko dute esateko. Erruz. Ez dira mutuak. Ahotsa altxa nahi dute beraien iritziak, ideiak… argi eta garbi entzun daitezen. CARITAS GIPUZKOAk beraien ahotsa nahi bezainbeste ‘entzuten’ ez zaien pertsonekin egiten du lan, eta alor honetan, gazteek badute zer esanik. Bizi diren gizarteak kezka eragiten die. Asko gainera. Ez dira begira soilik geratzen. Parte hartzen dute.
Iragan apirileko larunbata bat aldarrikapen baten inguruan berriz hitz egin eta hausnartzeko eguna izan zen: ‘Gazte gara gazte, eta ez gaude konforme’. Duela ‘urte batzuk’, izenburu bereko kantak, oihartzun sozial handia izan zuen gazteen artean; gaur egun ere, bai! Ez dira gutxi boluntario lanetan aritzen direnak: arazo ezberdinak dituzten pertsonei bostekoa luzatuz… Eta horregatik, eurengana jo dugu. Claudiak, Danielek, eta Felixek badute zer kontatu. Euren esperientziak, euren hausnarketak…
Ezagutu nahi al dituzu? Zatoz!