Gipuzkoako Elizbarrutiko Eskubidedun Migratzaileen sareak, gure hirietan emakume asko salerosketaren biktima direlako keztatuta, gure kaleetan bizi diren esklabutza egoera ikustezina agerian jartzeko hitzaldia antolatu du. Martxoak 8-ek, egoera sozial bortitzenak pairatzen dituzten eta politika publikoek gutxien babesten dituzten emakume hauen egoerak ere ezagutzera eman beharko lituzke.
- Jakin badakizu Espainia Europan sexu-eskari handiena duen herrialdea dela eta mundo mailan hirugarrena?
- Ba al dakizu Nazio Batuen arabera, Espainiako gizonen %39k noizbait ordaindu duela sexu-harremanak izateagatik, eta prostituzio-egoeran dauden pertsonen %80 salerosketaren biktima direla edo izan direla?
- Badakizu Espainia ez dela soilik prostituzio-kontsumoan liderra, eta munduko emakumeen trafikoaren patu nagusietako bat ere badela?
Errealitate horiek, lehenik, ikusgarritasuna eskatzen digute, eta, ondoren, laguntza... zatoz ezagutzera.
Eguna: martxoak 5 (osteguna).
Ordua: 19:30etan
Lekua: Loiola Zentroa (Arrupe aretoa) Garibai 19, Donostia
Hizlariak:
- María Luisa del Pozo (Oblatak, Bilbo).
- Teresa Girón (ÖDOS proiektua).
- María Teresa Compte Grau (UPSAMeko Gizarte Doktrina Sozial Masterreko zuzendaria).
Aurkezlea:
Kristina Berasain
Zer da eta eta zer proposatzen du -ESKUBIDEDUN MIGRATZAILEAK-sareak
- Tokia:
Garibay 19-Centro Loyola (sala Arrupe)
20004 Donostia
Espainia - Hasiera data: 05/03/2020
- Hasiera ordua:
19:30