
Pobreziak haurrei eragiten dien errealitatea da. Uste dugu, gure auzoetan ez dagoela haur-pobreziarik, eta, hala ere, etxe askok ezin diote eskolaz kanpoko jarduerei aurre egin, ezta ikasgelan norbera izateko behar den materiala ere. Kirol-zapatilak erronka dira familia batzuentzat.
Martxoaren 11n, asteazkena, 18:00etan, Salamanca Pasealekuko 2 zkian.(Donostia) CARITAS GIPUZKOAren Familia sailak informazio-hitzaldi bat antolatu du gure inguruko haurtzaro eta pobreziaren inguruan, "Haurtzaroa eta pobreziaren belaunaldien arteko igorpena" izenburupean.