fbpx HOTZALDIRA BIXITAN | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
HOTZALDIRA BIXITAN
HOTZALDIRA BIXITAN
HOTZALDI VISISTAS

Gipuzkoako hainbat ikastetxek jotzen dute CARITAS GIPUZKOAra, gizartean bazterturik dauden pertsonen errealitatea ezagutzeko asmoz.

Kontratatutako langileak eta hainbat zentro eta programatako boluntarioak ikastetxeetara joaten dira bizi ditugun errealitate sozialak azaltzera, hots, baina gizarte gisa, batzuetan ikusteko gai ez garenak.

Errealitate horrek ikasle eta irakasleengan pizten duen interesa agerikoa da. Horregatik, CARITAS GIPUZKOA gizarte-bazterketari buruzko hitzaldiak ematera eta proiektuak, ekimena etab. azaltzera gonbidatzen dute.

Duela gutxi, DBHko laugarren mailako ikasleak, eta Irungo Hirubide ikastetxeko irakasle batzuk, Hotzaldira hurbildu ziren. CARITAS GIPUZKOAko Gaueko Harrera Zentroan, gizarte eta egoitza bazterkerian dauden pertsonei zuzendua, atseden gune bat eskaintzeaz gain, mantenu eta higiene beharrak ere asetzen dira. Egoitzak, garbitegi zerbitzua ere eskaintzen du. Hori guztia esku-hartze sozialeko profesionalen koordinaziopean.

Hotzaldik 30 ohe ditu, baita komunak, dutxak, kontsigna, jantokia eta egongela ere.

Zentruko arduraduna den Ainara Garciak, Hotzaldi bikain ezagutzen duelarik, era guztietako azalpenak eman ondoren, ikasleen eta irakasleen galderei erantzun zien. “Gustura egon nintzen beraiekin”, azpimarratu du zentroko arduradunak. “Parte-hartzaileek interesa agertu zuten harrera-zentroaren berezitasunen inguruan”.

Ikasleen bisitak berak duela urte batzuk, ikasle gisa bizi izan zuen esperientzia ekarri zion gogora. “Nik ere eskolarekin egindako bisita batean ezagutu nuen Hotzaldi”, dio Ainarak. “Aho zabalik geratu nintzen. Hain interesgarria iruditu zitzaidan, boluntario egin nintzen!”. Gaur egun, proiektuaren arduraduna da, eta bera izaten, da jakinmina dutenei, zentroaren ezaugarriak ezagutarazten dizkiena.

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.