fbpx IBILIAN 2024: BOLUNTARIOTZA, ITXAROPENAREN ZEINUA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
IBILIAN 2024: BOLUNTARIOTZA, ITXAROPENAREN ZEINUA
IBILIAN 2024: BOLUNTARIOTZA, ITXAROPENAREN ZEINUA
IBILIAN24

Gizarte-boluntariotzak etorkizuna al du?
Errealitatea eraldatzen du eta justizia du helburu?
Indibidualismoa alde batera utzi eta komunitatean eraikitzeko gai da?

 

Hauxek dira geure burei Ibilian 2024 topaketan egingo dizkiegun galderetako batzuk. 'Boluntariotza, itxaropenaren zeinua? lelopean, Caritas Gipuzkoaren Boluntariotza Plan berria aurkeztuko dugu, azken urtean erakundeko boluntario eta langileek egindako lanaren emaitza. 

Horrez gain, formatu berria probatuko dugu: goiz bateko ekitaldia izango de Ibilian, urriaren 5ean, larunbata, Donostiako Seminarioan, 09:30etatik 14:00etara. Boluntario gisa eta boluntarioekin lan egiten eskarmentu handia duten bi pertsonaren laguntza eta gida izango dugu. Hain zuzen ere, Sebastian Mora, Caritas Españolako idazkari nagusi ohia (aurreko faseetan ere, gurekin izan dena) eta José Luis Graus, Caritas Españolako Boluntariotza arduraduna.
 

Jardunaldiaren ondoren, lunch txiki bat partekatzera gonbidatzen zaituztegu, Boluntariotza Plan berriari buruz modu informalagoan hitz egiten jarraitu ahal izateko.

Hori bai, jardunaldiaren antolaketa errazteko, izena ematea beharrezkoa da bertaratu ahal izateko. Urriaren 2ra arteko epea duzue horretarako. Seminariora iristeko zailtasunik baduzue, mesedez, formularioan adierazi eta minibus zerbitzua antolatzen saiatuko gara.

 

IZEN-EMATEAK

 

PROGRAMA

09:30 Ongietorria eta otoitza

10:00 Prozesua gogora ekartzen

10:20 BOLUNTARIOTZA-PLANAren aurkezpena

11:15 Talde-lana

11:45 Atsedena

12:15 Prozesu konfederalaren aurkezpena. Intuizioak eta jardunbide egokiak

13:15 Talde-lana

13:45 Ondorioak eta agurra

14:00 Lunch

 

PROGRAMA JAITSI

 

KARTELA JAITSI

 

Zain izango gaituzu!

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.