
Ikasturte berria. Abian jarri gara, jada. Egia esan, CARITAS GIPUZKOA ez da gelditu; gure egitekoan jarraitzen dugu. Konpromisoa, proiektuak, ilusioa… Asmo oneko hamaika egitasmo. Eta bide horretan, ZU, ezinbestekoa zara. Funtsezkoa. Gizarteak komunitatearen bizitzan inplikatutako pertsonak behar ditu; lurraldean, parrokian, auzoan…
Zure laguntzarekin, distantziak mantenduz, begirada finkoa dugu gai funtsezkoetan: pertsona zaurgarriak. Guztion ongiaren alde egiten dugu apustu. Pertsona guztiak sendo eta iraunkor babesten dituen guztion ondasunean. Jarrai dezagun elkarrekin bidea eginez.
|