fbpx Inoiz pentsatu al duzu nazioarteko boluntariotza egitea? | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Inoiz pentsatu al duzu nazioarteko boluntariotza egitea?
Inoiz pentsatu al duzu nazioarteko boluntariotza egitea?
voluntariado_intenal.

Caritas Gipuzkoak nazioarteko boluntariotza esperientzia baten bitartez euren denbora, trebetasunak eta ezagutzak partekatu nahi diuzten pertsonak bilatzen ari ditu erakundeko langile eta boluntarioen artean

Caritasek Hego Globalean garapenerako lankidetzako hainbat proiektuetan hartzen du parte, elizbarrutiekin, parrokiekin, erlijio-komunitateekin eta elkarteekin elkarlanean, tokiko kolektiboak eta komunitateak babestuz. Helburua ingurunea eta komunitatea errespetatuko dituen eragin positiboa bilatzea da, epe luzera iraunkorrak izango diren ondorioekin.

Lan solidario hau esperientzia eraldatzailea da: boluntarioek, ekarpena egiteaz gain, aberastasun pertsonala lortzeko aukera ere badute, kulturarteko trukearen eta pobrezia eta injustizia egoerak zuzenean ezagutzeko aukeraren bidez, hazkunde pertsonala sustatuz.

Boluntariotza esperientziak hainbat herrialdetan eta lankidetza-programatan egin daitezke. Iraupena ere aldakorra da.

Gehiago jakin nahi baduzu, interesa baduzu, hitzaldi hauetako batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Bertan, xehetasun gehiago emango dizkizugu. Joateko, azpian aurkituko duzun galdetegiaren bitartez izena ematearekin nahikoa da.

 

NAZIOARTEKO BOLUNTARIOTZARI BURUZKO INFORMAZIO-HITZALDIAK

  • Otsailak 24, 10:00
  • Otsailak 24, 16:00

LEKUA: Caritas Gipuzkoa (Salamanca pasealekua, 2. Donostia)

IZENA-EMATEKO GALDETEGIA

 

coop

Boluntario baten testigantza:

“Benetan baloratzen dudan esperientzia zoragarria izan zen. Zalantzarik gabe, nazioarteko boluntariotzak zure ikuspegia aldatzen du eta beste errealitate batzuk ezagutzeko aukera ematen dizu”.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.