fbpx IRAILAK 15 HIRIA ERAIKI | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
IRAILAK 15 HIRIA ERAIKI
IRAILAK 15 HIRIA ERAIKI
HIRIA ERAIKI

Zer da Hiria?, galderaren aurrean makina bat erantzun jaso daitezke: “Herritarren bizilekua!” esan dezake norbaitek. “Jatorri ezberdinetako pertsonak bat egiten duten lekua”, izan daiteke beste baten erantzuna. Biak dira erantzun zuzenak. Iritziak, herritarrak adina.

Datorren Irailaren 15ean, larunbata, Kursaaleko kubo txikiaren atzealdean (hondartza aldera) CARITAS GIPUZKOAk argazki jakin bat erakutsi nahi du. Jende ezberdina, jatorri ezberdinetakoa, gauza (txiki-handi) ezberdinak egiten. Elkarrekin. Egungo eta etorkizuneko Hiria Eraiki azmoz. Guztiona.

CARITAS GIPUZKOAk bultzatu nahi duen ‘Hiria Eraiki’ gunean, etxeek, baratzek eta bizikletek, bere lekua izango dute era sortzaile batean. Nola? Jendearen parte hartzearekin. Zure parte hartzearekin!

 

Gogoratu, irailak 15 (larunbata) 16:00etatik 20:00etara eraiki dezagun hiria.

 

  • Tokia:

    Zurriola ibil. 1-
    20002 Donostia
    Espainia

  • Hasiera data:
    15/09/2018
  • Hasiera ordua:

    16:00h.

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.