fbpx Irailak 19. Amets egiten duen komunitate bat eraikitzen ari gara | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Irailak 19. Amets egiten duen komunitate bat eraikitzen ari gara
Irailak 19. Amets egiten duen komunitate bat eraikitzen ari gara
amesten

Bizi izan dugun eta oraindik murgilduta gauden giza zorigaitza gainditzen saiatzeko, normaltasunera ahalik eta azkarren itzultzeko irrikitan gaude. Gure eguneroko bizitza krisi sozial gogor batek baldintzatzen du, hau da, osasuna, enplegua, etxebizitza... Eta, nola ez, baita gure harreman pertsonalak ere.

Esparru horretan, adibidez, txertoak truke-txanpon bihurtu dira ondasun komunarekin zerikusirik ez duten erabakiak hartzeko orduan. Bestalde, taldeko ahanztura indarrean dago, ez baitu kontuan hartzen planetako leku batean gertatzen denak gainerakoari ezinbestean eragiten diola.

Arlo ekonomikoan eta digitalean globalizatuta dagoen gizarte honetan, gizateriaren eta elkartasunaren kontzientzia globala lortzeko bide berriak egin behar ditugu. Horregatik, daukaguna ez den eta hobea den gizarte bat berreraikitzen saiatu behar dugu. Lankidetzan aritzeko eta lotura berriak ezartzeko beharra dago.

Herri eta auzo kontzientzia duen pertsona-komunitate bihurtu nahi dugu. Etxekoak artatzen, zaintzen eta babesten dituen komunitatea; guztiok bizi garen etxea.

AMETS EGITEN DUEN KOMUNITATEA ERAIKITZEA da ikasturte berri hau bizitzeko gure proposamena. Amets egiteak etorkizunerako, aukerarako eta eraldaketarako bideak irekitzen dizkigu; amesteak bizitza desberdina eta hobea izateko itxaropena sortzeko, irrikatzeko eta proiektatzeko aukera ematen digu.

Duintasuna eta giza eskubideak artatzen, zaindu eta babestuko dituen komunitate bat eraiki nahi dugu. Sorkuntzarekin amets egin eta senidetuta bizi nahi duen komunitate bat eraiki nahi dugu. Amesten duen eta gizarteari egiten dion ekarpenarekin bizimodu solidarioagoa eta integratzaileagoa proposatzen duen komunitatea eraiki nahi dugu.

Mundu hobea nahi duzu? Egingo al dugu elkarrekin amets?

 

Kanpainaren motibazioa

Carteles - Kartelak

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.